Ongi etorri
Euskal Mitologiaren
mundu magikora
Donostiako erdigunean gaude
Zer da Mitologik ?
Mitologik abentura, kultura, berrikuntza eta dibertsioa da
Pedagogia-teknikak eta jokoen diseinua
Mitologik buru-arintasuna aktibatu, taldeko lankidetza sustatu eta euskal mitologiaren mundu zirraragarria ezagutarazten duen escape room bat da, Donostian kokatua dagoena.
Hiru ibilbide, ibilbide bakoitza erronkaz, puzzlez eta asmakizunez betetako 60 minutuz
Gure sustraietako pasarte garrantzitsuenak biziko dituzu, Lamiak, Basajaun edo Mari jainkosaren kondairak ezagutuko dituzu…
Esperientzia bizkorra, arrastoa utziko dizu
Garatu zure gaitasun mentalak gure kulturaren kondaira mitikoak bizi bitartean…
Pertsona guztientzat
Mitologik mundu guztiak jarduerarekin gozatu ahal izateko pentsatuta dago. Izan ere, zure egoerara ongien egokitzen den aukera hauta dezakezu. 3 ibilbide dituzu aukeran, bakoitza 60 minutukoa, Euskal Mitologiako sekretu guztiak ezagutzeko.
Lagunak
Bildu zure lagunak eta elkarrekin diberti zaitezte, Mitologiken sekretuak ezagutuz.
Taldeak
Mitologik taldeentzat dago diseinatuta. Kide askotako talde bat edo elkarte bat baduzu, eskatu informazioa.
Familiak
Gehien maite dituzunekin diberti zaitez; jolasaren bidez ikasiko duzue. Kultura eta dibertimendua familia osoarentzat.
Enpresak
Probatu zure trebeziak eta egin lan taldean. Esperientzia paregabea izango duzu!
Ikasleak
Ikasle-taldeentzat pentsatuta dago, jolasaren bitartez Euskal Mitologiako legendak eta pertsonaiak ezagut ditzaten.
Urtebetetzeak
Oparitu kultura, eta ustekabean harrapatu gehien maite duzun pertsona.
3 abentura dituzu zain,
hiru ibilbide mitoz eta legendaz beteak
1. Ibilbidea
2. Ibilbidea
3. Ibilbidea
Abentura zirraragarri bat izan ezazu
Jakin behar duzun guztia
Zer da Mitologik?
Mitologik ihes-jokoetan oinarritutako jarduera soziokultural bat da. Jokoan zehar, pertsona talde batek 60 minutu izango ditu gai baten inguruan prestatutako leku batetik ihes egiteko. Kasu honetan euskal mitologiaren inguru desberdinetara eramango gaitu.
Zenbat lagunek jolas dezakete?
Mitologik 2 pertsonatik 6ra bitarteko taldeentzat dago pentsatuta.
Ba al dago adin-mugarik?
14 urtetik gorakoentzat gomendatzen da. Lagun talde, familia, lan talde, eskola taldeentzat eta udalekuentzan ideala.
Zer hizkuntzan jolas daiteke?
Mitologik gaztelaniara, euskarara, ingelesera eta frantsesera egokituta dago.
Baldintza fisikorik bete behar al da?
Ez da beharrezkoa baldintza fisiko jakin bat izatea, inoiz ez baita ariketa fisikorik nahiz indarraren erabilera eskatzen duen ariketarik egiten. Buru-argitasuna, buru-trebezia eta probak gainditzeko gaitasuna erabiliko dira bakarrik.
Nola egin behar da erreserba?
Erreserbak egiteko atalera jo eta hiru ibilbideetatik nahiago duzuna hautatu behar duzu, eta, hor, egutegi bat ikusiko duzu libre dauden data eta orduekin. Berdea badago, ordu hori libre dagoela eta erreserba dezakezuela esan nahi du.
Zer gertatzen da erreserba bertan behera utzi nahi izanez gero?
Erreserba bertan behera utzi nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri behar zara info@mitologik.com helbidera idatziz, erreserbako eguna eta ordua baino 72 ordu lehenago, eta diru guztia itzuliko dizugu.
Zer gertatzen da jolasean gaudela, taldeko kide batek jokotik irten bahi badu?
Une oro, Mitologik taldeko pertsonak egongo dira jolas-eremutik kanpo, jarduerari begiratzeko eta behar izanez gero laguntza eskaintzeko. Norbaitek jolasetik irten behar badu, bertatik irten daiteke, beste guztiak jokoa amaitu arte barruan jarraituz. Jokotik irten den pertsona ezingo da berriro sartu.
Mundu guztiak gainditzen al du jokoa?
Ez, adimen eta trebeziako joko bat da eta mundu guztia ez da gauza ezarritako denboran gainditzeko. Horra hor erronka.
Zer gertatzen da 60 minututan irtetea lortzen ez badugu?
Jardueran parte hartu, eta ezarritako 60 minututan irtetea lortzen ez bada, jarduera burutu dela ulertuko da eta jokoa amaitutzat hartuko da. Hurrengo batean agian zorte gehiago izan daiteke!
Eta berandu iristen bagara?
Atzerapenek nabarmen kaltetzen dute antolakuntza eta gure bezeroen hurrengo jarduera-saioen ordutegia. Partaide guztiak erreserban adierazitako orduan sartu behar dira. Minutu batzuk lehenago iristea gomendatzen da, atzerapenak eragozteko eta saioa gure langileekin egiaztatzeko. Erreserbatutako orduarekiko 5 minutuko edo hortik gorako atzerapenik badago, ezingo da jokoa hasi. Taldeko pertsona bat falta bada eta gainerako partaideak hor badaude, 5 minutuko itxaronaldiaren ondoren jokoari ekin beharko diote.
KONTUAN IZAN! Kasu horretan ezingo da jokoa bertan behera utzi eta ordaindutako dirua ez da itzuliko.
Zerbait galdetu nahi al diguzu?
Autonomia 25, 20006 San Sebastián
664 62 52 54
info@mitologik.com